Tailu polikromatua, non emakume bat ageri baita, zutik eta idulki baten gainean, soinean orkatiletarainoko trajea, paparreko orratza, tunika (bildua) eta sandaliak dituela. Bizkaiko Bermeo herritik ekarria; brankako maskaroi gisa erabili zen, ontzi baten nortasun- eta babes-elementu gisa.