Larruzko galtzarbe-uhaldun aterkia, gizonezkoentzakoa. Kotoi beltzezkoa du oihala; egitura, berriz, zurezkoa eta metalezkoa. Malguki-kisketadun hodi irristakor baten bidez irekitzen eta ixten da aterkia. Erruz erabiltzen zuten Bilboko beharginek, oso praktikoa baitzen; gainera, halako estatus sozial baten sinbolo ere bihurtu zen langileen artean.
Galeria