Hiri-inguruetako lan-jantziek ohiko gonagorriak bezalako jantziak, etxean egindako artilezko azpiko gona gorriei erreferentzia eginez, kotoi industrialeko txanbrekin eta gonekin konbinatzen zituzten. Praktikotasunaren beharra ez zegoen Europako modak gero eta gehiago bideratzen zuen gustu estetikoarekin kontrajarria. Multzoa soineko pieza hauek osatzen dute:
Buruko zapia: Emakumeentzako burukoa, kotoi zuriz egina, izpi urdinez estanpatua, bi alde makinaz egindako tolesturaz errematatuta.
Gorputza: Emakumeen soineko jantzia, eskuz eta makinaz egina, koadro urdin, zuri eta beltzezko kotoiarekin. Eskotea edo kaxa du, zutikako lepoarekin; aurrealdearen erdian zeihar-irekidura du, kortxeteak ezkutatzeko estalkia duela; bizkarra erabat taxutua du, alboetan irekidurak dituela; eta erdiko tolesa, taxueraren lerroekin bat datorrena; mauka luze abullonatua eta taxutua ukondotik behera.
Tokilla: Emakumezkoen berokia, artisau erara egina artile beltzez, eta puntuzko ehuna fantasiazko zulo-bordatuekin. Formari dagokionez angeluzuzena da, abanikoak eratzen dituzten handitze- eta txikitze-puntuak konbinatzen ditu, ertz motzei uhinen akabera emanez. Eremu tradizionalean erabiltzen zen, eta ezinbesteko jantzia zen neguan.
Azpiko gona: Emakumezkoen barruko gona, artile gorriz eta kotoiz eskuz egina. Hiru pieza elkartuz egina, marrazki geometrikoa duen gerrialdea du, eta albo batean kortxete bidez itxitako irekidura, hegada handia ematen dioten tolesdurekin. Janzkera tradizionalean erabiltzen da, gonazpikoaren gainean eta gonaren azpian.
Gona: Emakumezkoen azpiko jantzia, artile marroiz eskuz egina. Lau pieza elkartuz egiten da. Aurrealdean taula-tolestura txikiak ditu, eta atzealdean, berriz, gonari hegal zabala ematen zizkion zimurrak.
Mantala: Emakumeen aurrealdea babesteko jantzia, makinaz egina, milarraiazko kotoizko ehun batekin. Pieza bakar batean egina dago, bolumen eta gerrialde doigarria ematen dioten tolesekin, presillarekin eta nakar-botoiarekin ixten dena.
Abarketak: Kotoiz egindako oinetakoak, landare-zuntz txirikordatuzko zolarekin (jutea, espartzua). Orkatila lotzeko kotoizko zintak ditu.
Galeria