Azaroa 7, 2026
Abuztua 28, 2027
Euskal Museoa Bilbaok eta AIKO Taldeak hitzarmen bat sinatu dute euskal dantzen ezagutza eta praktika sustatzeko
Akordioa horren bidez, euskal dantza tradizionalak ikasteko, praktikatzeko eta gozatzeko espazio egonkorra izango da museoa, non astero dantza-eskolak eskainiko diren eta hilero publikoari irekitako erromeriak egingo diren
Ekimenaren helburuetako bat da 18 eta 30 urte arteko gazteen artean diziplina hori sustatzea; horregatik, doako izen-ematea eskainiko zaie
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Museoa Bilbaoren patronoak diren aldetik, museoaren konpromisoa indartu egingo dute, ondare kultural immateriala zabaltzearen alde
Ondokoek sinatu dute hitzarmena: Xabier Payak, Euskal Museoa Bilbaoren zuzendari nagusiak, eta Sabin Bikandik, AIKO Taldearen ordezkariak

Euskal Museoa Bilbaok hitzarmen bat sinatu du AIKO Taldearekin, euskal musika eta dantza tradizionala zabaltzeko egitekoan erreferentea den elkartearekin, hain zuzen, zertarako eta euskal kultura ondarearen erreferentea den espazio horretan euskal dantzaren ezagutza, praktika eta transmisioa sustatzeko.
Hitzarmena ondokoek sinatu dute: Xabier Payak, Euskal Museoa Bilbaoko zuzendari nagusiak, eta Sabin Bikandik, AIKO Taldearen ordezkariak. Hala, lankidetza-akordio bat formalizatu dute, euskal dantza tradizionala herritar guztiei hurbiltzeko jardueren programazio egonkor bat sortzeko. “Gure konpromisoa mota honetako lankidetza gehiago lortzea da, hainbat kultur erakunderen eskutik, helburu batekin: Euskal Museoa bizirik dagoen museoa izatea, eta euskal kultura da bere ardatza, ondare materiala eta inmaterialaren aberastasuna uztartuz, eta berori ezagutu, praktikatu eta gozatzeko aukera emanez “, azaldu du Xabier Payak.
Hitzarmenak Euskal Museoa Bilbaoren misioa indartzen du, patrono dituen Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua ere badena: euskal kultura ondarea kontserbatzea, ikertzea eta zabaltzea, eta, horrez gain, euskal nortasuna osatzen duten tradizioen eta herritarren arteko topaleku berriak sortzea.
Dantzarekiko konpromisoa
Akordioaren xedea honako hau da: Euskal Herriko zazpi lurraldeetako —Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa— dantza tradizionalen ezagutza eta praktika sustatzea, eta, modu horretan, belaunaldi berrien arteko transmisioari bide egitea eta eguneroko jarduera kultural eta sozial gisa dantzak daukan presentzia indartzea.
Alde batetik, AIKOk irakaskuntzaren arloan eta arlo artistikoan daukan eskarmentua ekarriko du, Museoaren barruan programazio jarraitu bat garatzeko; bestetik, Euskal Museoa Bilbaok bere espazioak eskainiko ditu eta jarduera guztiak sustatuko ditu, euskal ondare immaterialaren alderdi hau ahalik eta jende gehigorengana iritsi dadin lortzeko.
Euskal dantzak ikasteko eskolak astero Euskal Museoa Bilbaon
Hitzarmena sinatzen denetik aurrera, publikoak eskola-programa egonkor batean parte hartzeko aukera izango du. Eskolak urritik ekainera bitartean eskainiko dira, astelehen eta asteartenero, Museoan bertan, jaiegun diren egunetan izan ezik.
Astelehenetan· Helduak
Talde bakoitzean 40 pertsona egongo dira gehienez.
Izen-ematea: 20 €/hilabete (www.aiko.eus)
Astearteetan· Gazteak, 18 eta 30 urte bitartekoak
Doako parte-hartzea.
18 eta 30 urte arteko gazteek doan eman ahalko dute izena. Gainerakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte hilean. Erabaki hori hartu da gazteen artean euskal dantzak sustatzeko eta espazio paregabe batean jarduera mota horretaz gozatzeko.
AIKO Taldeak kudeatuko ditu izen-emateak www.aiko.eus webgunearen bidez.

Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Hitzarmenaren baitan, halaber, hilean behin erromeria bat antolatzea aurreikusi da, Aiko Taldearen eskutik.
Erromeriotan euskal dantza tradizionalaren estilo, lurralde eta garai desberdinak jorratuko dira, eta Museoa topaleku bilakatuko da dantzatuz ikasteko eta euskal kultura biziaren parte izaten jarraitzen duen tradizio hori partekatzeko.
Jarduera Bilboko Euskal Museoko Klaustroan egingo da, 19:30ean (sarbidea Gurutze kaleko 10ean), honako larunbat hauetan:
Doakoa izango da 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako. Gainerakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta sarrera Museo webgunean eskuratu ahalko da: www.euskalmuseoa.eus
Parte-hartzeko museo bat
Lankidetza honen bidez, Euskal Museoa Bilbaok bere programazioa handitzen jarraitzen du, erakusketaz harago doazen esperientziak eskaintzeko; horrela, ondarea soilik behatu ez, baizik eta bizitzen, praktikatzen eta partekatzen den espazio bihurtuko da museoa.
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Herritar guztiei zuzendutako erromeriak
Eskolak astero
Astelehenetan· Helduak
18:30 – 19:30: Hastapen-eskolak
19:30 – 21:00: Hobekuntza-eskolak.
Astearteetan· Gazteak, 18 eta 30 urte bitartekoak
18:30 – 19:30: Hastapen-eskolak
19:30 – 21:00: Hobekuntza-eskolak.
Urria 3, 2026
Urria 7, 2026
Urria 8, 2026
Urria 14, 2026
Urria 21, 2026
Urria 22, 2026
Urria 28, 2026
Urria 15, 2026
Azaroa 19, 2026
Iraila 24, 2026
Urria 29, 2026
Azaroa 26, 2026
Abendua 17, 2026