Iraila 28, 2026
Museoak ibilbide berezi bat eskainiko du urriaren 3an, larunbata: ohiko bisiten ibilbidetik kanpo dauden espazioak eta piezak ikusi ahal izango dira
Proposamena jaialdiaren hamargarren edizioaren barruan kokatzen da, eta aurten Bilbo eratu duten materialak eta lanbideak jarriko dira erdigunean
Jaialdiari buruz gehiago jakiteko edo izena emateko: www.openhousebilbao.org/
Open House Bilbaoren hamargarren edizioan parte izango da Euskal Museoa Bilbao. Nazioarteko arkitektura-jaialdia irailaren 28tik urriaren 4ra egingo da, eta, beste urte batez, hiriko espazio berezi eta adierazgarrienetako batzuen ateak irekiko ditu, Bilboko arkitektura-ondarea herritarrengana hurbiltzeko.
«Hiriari gaur egun duen nortasuna eman dioten materialak eta lanbideak» izango da edizio honen ardatz tematikoa, eta, horren harira, Museoak esperientzia paregabea prestatu du. Egin duen proposamenaren bidez, eraikinaren arkitekturaren, tradiziozko lanbideen eta barruan gordetzen duen ondarearen arteko harreman estua ezagutzeko aukera izango dugu.

Normalean ikusten ez diren espazioetatik igaroko da ibilbidea
Urriaren 3an, larunbata, 10:00etatik eta 14:00etara, Euskal Museoa Bilbaok doako bisita gidatuak eskainiko ditu talde txikitan. Bisita gidatu horiek bereziki egun honetarako antolatu dira.
Gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango dute bisitek, eta bisitariek Museoak normalean eskaintzen ez duen ibilbidea egin ahal izango dute. Eraikinaren xehetasun arkitektonikoak ezagutzeaz gain, beste ikuspegi batetik ezagutuko dituzte bildumako piezak eta istorioak, zeinak Bilboren nortasuna eraikitzen lagundu duten materialak, teknikak eta lanbideak izango dituzten ardatz.
Bisiten ordutegia
Bisitak talde txikitan egingo dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, txandaka.
Ordutegia Hizkuntza
10:00 – 10:30 Gaztelania
10:40 – 11:10 Euskara
11:20 – 11:50 Gaztelania
12:00 – 12:30 Euskara
12:40 – 13:10 Gaztelania
13:20 – 13:50 Euskara
Plaza kopurua mugatua da eta jaialdiaren web-orrialdean eman behar da izena: www.openhousebilbao.org.
Hamar urte arkitektura biztanleei hurbilduz
Open House Bilbaoren hamargarren urteurrena ospatuko da 2026an, Open House Worldwide nazioarteko sarearen barruan. Ekimen horrek mundu osoko arkitektura-jaialdiak lotzen ditu, eta helburu gisa du hiriak bertan bizi direnei irekitzea eta eraikitako ondareari buruzko begirada hurbilagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatzea.
Euskal Museoa Bilbao edizio berezi honetara batuko da, eta aurtengo programak, hiriaren bilakaera eta nortasuna osatu dituzten eraikin, lanbide eta istorioen bidez, Bilbo berriz ezagutzeko aukera emango digu. Horrela, bisitariek Euskal Museoa ikuspegi berri eta berezi batetik ezagutu ahal izango dute.
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Romerías abiertas para toda la ciudadanía
Urria 1, 2026
Urria 31, 2026
Urria 2, 2026
Urria 3, 2026
Urria 7, 2026
Urria 8, 2026
Urria 14, 2026
Urria 21, 2026
Urria 22, 2026
Urria 28, 2026