Abenduak 28, 2026
Urtarrilak 4, 2027
Bada, Museoak hauexek antolatuko ditu: haurrentzako bi tailer eta familiei zuzendutako beste bat. Doako jarduera ireki horien bitartez, Gabonetako oporrez gozatzeko aukera izango dute hala haurrek nola nagusiek.
Aldez aurreko izen-ematea derrigorrezkoa den tailerren kasuan, sarrerak bi euro balio du pertsonako. Erreserbatu zure plaza esteka honen bitartez: www.euskalmuseoa.eus.
Adin ezberdinetara egokitutako sormen-proposamenak barne hartzen ditu programazioak, eta gai hauek izango ditu hizpide: Olentzero eta Mari Domingi, Euskal Herriko ehun-ondarea eta mitologia.
Euskal Museoa Bilbaok haurrentzako jarduerez osatutako programazio berezia prestatu du 2026ko Gabonetarako. Programazioaren xedea da haurrak euskal kulturara, gabon-tradizioetara, mitologiara eta artera gerturatzea partaidetzaz eta sormenaz baliatuta.
Programazioak bi motatako jarduerak proposatzen ditu: batetik, publiko guztientzako jarduera irekiak eta doakoak (ez da beharrezkoa aldez aurreko izen-ematea). Bestetik, adin ezberdinetako herritarrei zuzendutako jarduerak. Jarduerotan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta bi euroko sarrera ordaintzea. Hartara, eskulanen, jokoen eta sorkuntza-jardueren bidez, euskal kulturako tradizio eta elementu adierazgarrienen berri izango dute etxeko txikienek.
Gabonez gozatzeko jarduera irekiak Euskal Museoan
Proposamen irekien artean, abenduaren 14tik 24ra (Museoaren ohiko ordutegian), Euskal Museoak gutunontzi bat jarriko du eraikinaren harrera-lekuan, haurrek Olentzerorentzako idatzitako gutunak bidal ditzaten.
Abenduaren 23an, ostera, tailer irekien txanda izango da. Egun horretan zehar (10:00etatik 19:00etara arte), beraz, haurrek Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak marraztu ez ezik, jardueraren oroigarri horiek etxera eramateko aukera ere izango dute.
Euskal tradizioak: sormenerako, ikaskuntzarako eta aurkikuntzarako hiru tailer
Euskal Museoak haurrentzako hiru tailer antolatuko ditu, eta tailerrok euskal kulturari buruzko alderdiak ezagutzea ahalbideratuko die, sormena landu bitartean.
Olentzero eta Mari Domingiren Gabonetako apaingarriak, abenduaren 28an
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
Adina: 6 eta 12 urte artean.
Hizkuntza: euskara.
Plaza-kopurua: 20 lagun (nagusiek ez dute tailerrean parte hartzen).
Prezioa: 2 euro pertsonako (izen-ematea: www.euskalmuseoa.eus).
Jarduera honi esker, partaideek Olentzero eta Mari Domingi sakontasun gehiagoz ezagutzeaz gain, bi-bien ogibideen berri ere izango dute. Ondoren, sormena eta material ezberdinak erabiliz, haurrek gabon-apaindurak sortuko dituzte. Apaindura horiek etxera eraman ahal izango dituzte, Gabonetako zuhaitza apaintzeko.
Gure Gabonetako zapia (familientzako tailerra), abenduaren 28an
Ordutegia: 17:00etatik 18:30era.
Adina: 4 eta 10 urte artean.
Hizkuntza: elebiduna.
Plaza-kopurua: 15 lagun (nagusiek parte hartzen dutenez, izena eman behar dute. Nagusi bakoitzarekin bi haur etor daitezke gehienez ere).
Prezioa: 2 euro pertsonako (izen-ematea: www.euskalmuseoa.eus).
Tailerrak Euskal Herriko ehun-ondarearen funtsezko pieza den zapiaren historiaren eta esanahiaren berri izateko aukera eskainiko du. Hala, zapiak Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiekin, herriko jaiekin eta dantza tradizionalekin duen lotura landuko da. Ondoren, partaide bakoitzak bere zapia diseinatu eta apaindu ahal izango du. Horretarako, zigiluak eta Gabonekin zein museoko bilduma-elementuekin lotutako irudiak baliatuko ditu.
Urtarrilaren 4an | Ama Lurra eta eguzki-lorea
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
Adina: 6 eta 12 urte artean.
Hizkuntza: euskara.
Plaza-kopurua: 20 lagun (nagusiek ez dute tailerrean parte hartzen).
Prezioa: 2 euro pertsonako (izen-ematea: www.euskalmuseoa.eus).
Tailerrari hasiera emate aldera, neguko solstizioari, euskal mitologiari eta etxebizitzak babesteko erabili izan diren sinboloei buruz hitz egingo. Hala, neska-mutilek eguzki-lorearen esanahiaren berri izateaz gain, azken horrek sinesmenekin eta herri-ohiturekin duen harremana ere ezagutuko dute. Jarduera-praktikoa, beraz, norberak bere eguzki-lorea sortzean datza, Gabonetako zuhaitza apaintzeko.
Informazio praktikoa
Aldez aurreko izen-ematea derrigorrezkoa den kasuetan, tailerrak bi euro balio du. Erreserbatu zure plaza Euskal Museoa Bilbaoren webguneko esteka honen bitartez: www.euskalmuseoa.eus.
Jarduera guztiak museoko instalazioetan egingo dira eta plaza-kopurua mugatua da; hortaz, programatutako tailerretan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Gure Gabonetako zapia deritzon jardueran parte hartzeko, laguntzaileek izena eman beharko dute, eta, gainera, tailerrean parte hartu (nagusi bakoitzarekin bi haur etor ditzake gehienez ere). Haurrei zuzendutako gainerako tailerretan, ostera, ez da izena eman behar.
Informazio gehiago:
Prentsa eta Komunikazioa 944155423
Helbide elektronikoa: prentsa@bbmuseoak.eus
Olentzero eta Mari Domingiren Gabonetako apaingarriak.
Gure Gabonetako zapia (familientzako tailerra).
Ama Lurra eta eguzki-lorea
Azaroa 28, 2026
Azaroa 7, 2026
Azaroa 30, 2026
Iraila 24, 2026
Urria 29, 2026
Azaroa 26, 2026
Abenduak 17, 2026